Hasi saioa

Zure kontuan sartu

Erabiltzaile izena *
Pasahitza *
Gogoratu


Euskal Herriak hamarkada gutxitan seku­larizazio azkar bezain muturrekoa bizi izan du. Inpaktu kultural handiko aldaketa soziologikoa izan da. Nola elikatu bizitzaren alderdi existentziala baldintza kultural berriotan? Beharbada esperientzia bizigarrietarako ateak zabaldu dira, baldintza berriok ezarri duten askatasunagatik eta pluraltasunagatik. 

Munduan nahiz Euskal Herrian, hortxe diraute erlijioari, espiritualtasunari eta auzi existentzialei loturiko galderak, kezkak, ardurak. Pertsona askok jarraitzen dute galdetuz bizitzaren iturriaz eta zentzuaz, norantz goazen, edota zein den bizitza ona.

Are gehiago, barnekotasuna lantzeko joerak mugitzen ari dira, psikologia modernoaren ildoetatik, Ekialdetik datozen haizeei erreparatuz, kristautasunaren bidetik, edota globalizazioak eskura jarri dizkigun bestelakoei helduz. Eta, garai mugituotan, badugu beharra argi pixka bat egiteko panorama nahasi samarrean, miatuz gure aurrekoek egindako bilaketen emaitzak, arakatuz proposamen berriak, ulertuz han-hemen hedatzen ari diren formulazioak. Beti ere, arnas luzeko tradizioetan aurki daitekeen aberastasunaren aitortzatik, zientziarekin beharrezkoa den elkarrizketatik, ikuspegi  pluralistatik, eta gizartearen plaza laikoa bermatzeko egitasmotik. 

Formazio-eskaintza honekin, euskara ardatz hartuta, eta gaztelerari ere tartea eginez, norberak bilaketa propioa egiteko oinarri batzuk landu nahi ditugu, gaurko sentsibilitate kultural eta dilema sozial berrietara irekita. Iruditu zaigu Arantzazu gogoak bildu eta gogoeta eraberritzaileez solasteko gune abegitsua dela, jarraipena emanez hainbat arlotan gure herrian izan duen arnasgune funtzioari.

Abiaburua

Helburuak

Edukiak

Emaileak

Informazioa

Antolatzaileak

Koordinatzaileak eta arduradunak: Joseba Azkarraga eta Jon Sarasua
Batzorde Pedagogikoa: Joxe Arregi, Joseba Ossa, Jon Sarasua, Joseba Azkarraga
Idazkaritza teknikoa: Pello Sarasua

Antolatzailea:

 
Laguntzaileak:

ADI! Web-gune honek cookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.

Zure nabegatzailearen ezarpenak aldatu ezean, haien erabilera onartzen duzu.

Ulertzen dut